Kirol agenda bete askoa beste behin asteburura begira. Hasteko, denboraldi betean diren futbol taldeen neurketak Jaraneen eta eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Usurbil Cup-en amaiera festa frontoian. Zubietarrak Oiartzunera doaz irailaren 10ean bertan behera geraturiko Enrique Abril Errebote Txapelketako lehen faseko azken neurketa jokatzera. Eta Andatzakoak Anboto aldera doaz. Honatx xehetasunak:
Futbola Haranen
Urriak 7, larunbata
15:30 Erregional mutilak: Usurbil F.T.-Euskalduna S.D.
17:30 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Intxaurdi K.E. “A”
Eskubaloia Kiroldegian
Urriak 7, larunbata
15:45 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Elgoibar
17:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Elgoibar
19:30 Senior mutilak: Usurbil K.E.-Trapagaran
Usurbil Cup-en amaiera festa
Ehunka haur eta gaztetxo bilduko dituen futbolaren inguruko festa giroa izango dugu larunbatean frontoian; Usurbil Cup-en amaiera jaia. Azken neurketak jokatuko dituzte parte hartzaileek urriaren 7an, eta sari banaketa ekitaldi jendetsuarekin amaitu eguna. Tartean bazkaria ere antolatu du Usurbil F.T.-k. Adi txartelen salmentari:
Urriak 7, larunbata
Frontoian:
Finalak:
09:30 LH 3,4: Futbolari Basatiak-Esnaola
10:20 LH 4, 5, 6 neskak: Aitzaga-Maiur
11:10 Alebin mutilak: Lagun Onenak-Bugati
12:00 Infantil neskak: Goieko-Saizar
12:50 Infantil mutilak: Josue Igeltseritza-Perkuak
16:30 Minibenjaminak: Otar Goxo-N. I. Ileapaindegia
17:00 Minibenjaminak: Kaffa-Itzira Eraikuntza
17:30 Minibenjaminak: Icoman-Txirinbolo
13:30 Bazkaria Usurbil Cupeko ume guztientzat, Hurbilagoren eskutik.
14:15 Paella beste guztiontzat Txiribogan. Txartelak salgai 6 eurotan Txiribogan.
17:30 Txokolate jana Txiribogan.
19:00 Sari banaketa frontoian.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Lehen faseko azken neurketa
Irailaren 10ean eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen Enrique Abril Errebote Txapelketako neurketa jokatuko du Zubietak igande honetan, urriaren 8an goizeko 11:00etan Oiartzunen, bertako Txost taldearen aurka. Txapelketako lehen fasea borobiltzeko jokatzeke geratzen den neurketa bakarra dugu. Honek zertxobait atzeratuko ditu, finalaurreko eta final saioak. Urriaren 1erako baitzegoen iragarria finalaurrekoa, urriaren 8rako finala.
Anbotora
Eguna: urriak 8, igandea.
Ibilbidea: 14,5 km. "Mendi ibilaldia Arrasateko Gesalibar auzoan abiatuko da, eta Anboto mendira igo ondoren Urkiolan amaituko da".
Abiatzeko hitzordua: 07:30etan autobusez, Oiardo Kiroldegitik.
Izen ematea: itxita.
Oharrak:
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo da.
-Janaria norberak eraman beharko du, edaria Andatza M.K.T.-ren esku.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Egin beharrekoaren informazioa andatzamendizale.info atarian edo andatza@hotmail.com helbidera email bat idatzita jaso daiteke.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.