Eredu kooperatiboa sustatzen, Aginagako jaietako Umeen Egunean

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 13:58

Jai eguna dute gaur haurrek Aginagako eskolan, festa betean baitira. San Praixkuetako txikien jaialdi handia ospatzen ari dira goizetik. Gogotsu ikusi ditugu haurrak, Jai Batzordeak prestatu dizkieten joko kooperatiboetan parte hartzen. Aulki jolasean esaterako, aulkiak joan dira kanporatzen, haurrik ez. Haur kopuru bera mantenduta baina aulki gutxiagorekin, argi zenez, haurrak elkarri laguntzen aritu dira, inor aulkirik gabe gera ez zedin.

Lehiakortasuna alboratu eta elkarlana, elkar laguntza sustatu duen jolasetako bat izan da. Baina gehiago ere izan dira, eta izango dira. Iluntzera arte luzatuko baita txikien festa handia. Gazteek hartuko diete lekukoa iluntzean:

Aginagako San Praixkuak 2017

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

16:00-18:00 Tailerrak eta Puzgarriak frontoian Txatxilipurdikoekin.

Segidan, txokolate goxo-goxoa.

18:30-19:30 Disko festa, hasi ipurdiak mugitzen.

19:30 Apar festa plazan.

21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian.

00:00 Txosnen irekiera.

01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.

Ondoren, Karaokea.

Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

17:00 Txosnen irekiera.

17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.

18:00 Gorriti.

19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.

04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.

Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Facebook: Aginagako Jaiak.

Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA