Musikaz blai datozkigu, Aginagako jaietako azken orduak

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 6a, 16:02

Bi astebururen bueltan ospatzen dira Aginagako San Praixkuak. Lehenengoa nolabait esatearren, herrikoiagoa izan ohi da, aginagarrak erdigunean dituen ekitaldiak nagusitzen dira egitarauan. Bigarrena, parrandari begirakoa, ate joka dutena. Gogotik prestatu dira aurtengoan. Ikusi bestela, Ariztitxo pilotaleku ondoan muntatu duten karpa gunea. Frontoiak eta Eliza Zaharrak eta Arrate egoitzako tabernak osatzen duten parrandarako "triangeluari" gune berri hau erantsi diote aurtengoan. DJak izango dira bertan azken parranda gauean eta zer edana baita, barra propioa ere izango baitu gune honek. 

Musikaz blai datorkigu San Praixku jaien azken txanpa. Odolaren Mintzoak bere lan berria aurkezteko iragarri duen biraren baitan Aginagan kontzertua eskainiko du, herriko talde gehiagorekin batera. Rukula eta Kezkakoak ere San Praixkuetan izango dira. Baita The Hastelen´s taldekoak. Aurten estreinakoz arratsalde partean ere kontzertuak izango dira Eliza Zaharrean. Azken festa egun hau indartzeko apustu argia egin du Jai Batzordeak:

Aginagako San Praixkuak 2017

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna eta Gazteen Gaua

01:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Eskean Kristö.

Ondoren, Karaokea.

Segituan, euria goitik behera.

Urriak 7, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXVI. Mus Txapelketa Herrikoia Atarialde Elkartean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).

17:00 Txosnen irekiera.

17:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka eta The Hastelen´s.

18:00 Gorriti.

19:30 Poteoa Elektro Txufla elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.

04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.

Berehala egunak argitu duela? Guri bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.

Facebook: Aginagako Jaiak.

Antolatzaileen oharrak: Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen istripuetaz. Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.