Gaupasa Eguna arratsaldean abiatu dute Eliza Zaharrean. Atarialde Elkartean mus zaletuak lehia betean ziren artean, herriko taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan da, auzolanean eraberritu eta benetan edertua utzi duten Eliza Zaharrean. Kezka eta The Hastelen´s talde usurbildarren kontzertuak izan dira. Eta handik gertu, zabalik zen apaiz-etxean, Aginagako sortzaileen lanak ikusgai zituzten.
Amaitzear dituzte Aginagako San Praixkuak. Aurretik, gautxorientzako parranda giroa goizera arte frontoian, Eliza Zaharrean, eta aurten baita, frontoi ondoko plazatxoan jarri duten karpa erraldoiaren azpian ere. Festa giroa ziurtatua beraz igande goizera arte!
Urriak 7, larunbata
00:30 Kontzertuak frontoian: Odolaren Mintzoa eta Laket.
04:00 Eliza zaharrean Jotatxo DJ eta plazako karpan Balber DJ.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.
OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA