Behar bereziak dituzten seme-alaben beharrak asetu eta haien bizi kalitatea hobetzea helburu du, seme-alabon gurasoak biltzen dituen Pausoka Elkarteak. Aste berezia ospatzen dabiltza, Pausokaren aldeko itzulia egiten ari baitira Gipuzkoan barrena. Urriaren 7an abiatu zen Hernanitik. Larunbatean (urriak 14) amaituko da, Urnietan ospatuko den Pausoka Egunean. Tartean, 235 kilometroko bidea osatuko dute Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin. Astelehen honetan 3. etapa betean dira. Lasarte-Orian abiatu duten lasterketa, Zumaian amaituko da. Tartean noski, Zubietatik barrena Usurbilgo Kale Nagusitik ere igaro dira.
Bidelagun izan dituzte Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta hezitzaileak. Haur Hezkuntzakoak ere begira zituzten udaletxe aurreko plazan. Giro ederrean joan da lasterketa. Txalo artean harrera egin eta agurtu dituzte Oriorako bidea hartu aurretik.
Informazio gehiago: pausokaelkartea.org
https://youtu.be/-RI1C3dUr7U