Argazkian ikus dezakezuen moduan, primerako eguraldia izan zuten atzo, Andatza M.K.T.-k antolatuta Usurbildik Anboto inguruko mendi buelta egitera joandako mendizaleek. Gailurrean atera zuten irudia duzue ondokoa. Txangoan parte hartu zuten guztiak ez daude argazki horretan ordea. Andatzakoek aditzera eman digutenez, 16 lagunek parte hartu zuten Arrasateko Gesalibar auzoan abiatu, Anbotora igo eta Urkiolan amaitu asmo zuten irteeran. Taldetxo bat Anboto gailurreraino igo zen, beste talde batek ibilbide motzagoa osatu zuen. Irudia: Andatza M.K.T.
Mendizaleen datozen hitzorduak
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.
Oharra: Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Egin beharrekoaren informazioa andatzamendizale.info atarian edo andatza@hotmail.com helbidera email bat idatzita jaso daiteke.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.