Ana Jaka idazlearen “Ez zen diruagatik” lana aztertuko dute, urriaren 25ean 19:00etan Sutegi udal liburutegian, Pako Aristik bideratuko duen solasaldian. Idazlea bera ere ekitaldian izango da. Liburu honen aleak aurrez eskura ditzakezue liburutegian. Bezperan, urriaren 24ko Liburutegien Egunean, Pello Añorga ipuin kontalari eta idazleak, 6 urtetik gorakoei zuzenduriko saioa eskainiko du 18:00etan hasita. Honako hauek dira, Sutegi udal liburutegian ospatuko diren hurrengo hitzorduak.
Ohiko ordutegian
Sutegi udal liburutegia ohiko jardunean da guztiz. Jada larunbatetan ere zabalik dago 10:00-13:00 artean. Astetartean bezala. Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00/16:00-19:30 artean.