Adi, diru-laguntza lerro berria iragarri du Usurbilgo Udalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jarduerei eta Kirol Egokitutako egitasmoei zuzendurikoa. Deialdi honen oinarriak asteazken honetan eman ditu argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Segidan dituzue xehetasunak:
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jarduerei eta Kirol Egokitutako egitasmoei zuzenduriko udal diru-laguntza deialdia:
Xedea:
"Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2017 urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jardueretako eta Kirol Egokitutako egitasmoak burutuko dituzten erakundeentzat, publikoak nahiz pribatuak, eta pertsonentzat... Diruz lagunduko dena da kirol arloan ekimenak garatzea, baldin eta Usurbilgo Udalak egiten dituen ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda. Diruz laguntzen diren ekintzak irekiak izango dira, herritarren artean inolako bereizketarik egin gabe. Ez dira aintzat hartuko beste udal partida edo deialdietatik diru-laguntza jasotzen duten ekintzak".
Eskabideak:
Udal erregistroan, 20 laneguneko epean, erabakia urriaren 11n argitara eman eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza ordainketa:
"Diru-laguntza eman dela jakinarazi bezain laster, diru-laguntzaren % 50a ordainduko da, eta honetarako ez zaie inongo bermerik eskatuko onuradunei. Gainerako % 50a, eskaera egiteko aurkeztu zen aurrekontu osoari dagokion gastua, eta ez dirulaguntzaz ordaindutakoari bakarrik, justifikatu ondoren ordainduko da. Eta kontuan izango dira, halaber, Ordenantzaren 12. artikuluan aipatzen diren aspektu guztiak. Bigarren zatiaren ordainketaren inguruko akordioa beranduenez jota 2018ko urtarrileko azkeneko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu beharko du".
Irizpide nagusiak:
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Planetako kirol jarduerak:
-Emakumezkoen kolektiboei zuzendua egotea, 2005eko Gizonen eta Emakumeen Arteko Berdintasunerako Legea aintzakotzat hartuta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde zer konpromiso maila duten taldeek, bai zuzendaritzari begira, bai egiteko asmoa duten jarduerei begira. Hiru ikuspuntutik egiten da balorazio berezi hau: sexu rolak eta estereotipoak hausten laguntzen duten ekimenak; emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatzen duten ekimenak; emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizazio edo prebentzio ekimenak.
-Udaleko Berdintasuneko II. Plana.
-Emakumezkoen parte hartzea gehiengoa den kiroletan gizonezkoen parte hartzea sustatzea.
Kirol egokitua:
"Kirol egokituko jardueretarako diru-laguntzak ematerakoan, espresuki kirol egokituko kolektiboei zuzendutakoak eta inklusioari lotutakoak hartuko dira kontuan. Ekimen hauek herritarren parte hartzea eta eskola umeen inplikazioa bilatzen direnean, bereziki lagunduko dira".
Prozedura urratsez urrats
-Urriaren 12tik zenbatzen hasita eskabideak aurkezteko 20 lanegun.
-Diru-laguntza eskarien udal teknikariaren balorazioa.
-Diru-laguntzen Batzorde Orokorrak balorazio hau ebatziko du.
-Ebazpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du Udalak.
-Iragarkia argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea zabalduko da.
-Tokiko Gobernu Batzarraren diru-laguntzon behin betiko ebazpena, beranduenez eskaria aurkeztu izan den egunetik hiru hilabeteko tartean.
-Behin betiko ebazpenaren iragarkia argitaratuko du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.