Usurbilgo freelance eta autonomoen elkarteak urtea bete du jada. Hazten doa bilgunea. Berriki, urtebeteko egonaldiko beka deialdia ere deitu zuten Udalarekin elkarlanean. Eta etorkizunera begira ere, kide berriak erakarri nahian dabiltza. Honatx Kabienekoen lehen urtemugako mezua:
"Poz handiz ospatu dugu Kabieneren lehen urteurrena, iaz amets bat baino ez zena gauzatzea lortu baitugu. Elkarrekin egin diegu aurre bidean aurkitu ditugun oztopoei, eta berdin helduko diegu hemendik aurrerakoei ere.
Kabienen denok gara berdin, baina parekide ere izan nahi dugu. Orain arte bulegora hurbildu diren gehienak gizonak direnez, emakumeak erakartzea da gure urte berrirako erronka. Hori dela eta, bideo honen bidez, gu ezagutzera etortzeko deia egiten dizuegu etxetik (eta etxean) lanean eta kabi bila ari zareten txoritxoei".
Argazkia eta bideoa: Kabiene.
Kabiene sarean:
Zelai Haundi 3-5. solairua
943 559 675