Enrike Abril Errebote Txapelketa azken fasera heldu da. Ostegun honetan, urriaren 12an, Zubietak finalaurrekoa jokatuko du etxean Villabonako Behar Zanaren aurka, goizeko 10:30etan hasita. Gogoan izan, eguraldi txarragatik irailaren 10ean bertan behera utzitako neurketa aurreko igandean, urriaren 8an jokatu zuen Zubietak Oiartzunen, etxekoen, Txost taldekoen aurka. Zubietarrek irabazi zuten. Azken emaitza; 5-13.
Orain arteko emaitzak:
Luzean 13-2 Behar Zana
Txost 5-13 Zubieta
Zubieta 3-13 Luzcan
Behar Zana 1-13 Zubieta
Luzcan 13-3 Txost
Sailkapena
1-Luzean: 6.
2-Zubieta: 5.
3-Behar Zana: 4.
4-Txost: 3.
Azken fasea
Urriak 12, osteguna
10:30 Finalaurrekoetako bat Zubietan: Zubieta-Behar Zana.
Finala: urriaren 22an izan daiteke.