Zorionak laurogeigarrenez

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 12a, 08:42

Merezitako omenaldia jaso dute aurten ere 80 urte bete dituzten usurbildarrek. Ondoko iruditan duzue zoriondu beharreko herritar koadrila, urriaren 1ean, senide eta lagunekin batera Atxega jauregian egin zuten urtemuga bazkarian. Ospakizuna ohi bezala, Gure Pakea Elkarteak antolatu zuen. Zorionak! Irudia: Josu Aranberri.