Eskoriatzako Aitzorrotz gazteluko irteerara joateko aurrez eman izena

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 12a, 13:08

Nafartarrek antolaturiko ekintzen astean gara. Orain artean bi dokumental proiektatu dituzte Sutegin; "The Basques of Santazi" eta "Atxorrotx Gaztelua". Adi, Eskoriatzako Aitzorrotzeko gaztelu honetara bisita antolatu baitute Nafartarrek iganderako, urriak 15. Bertaratu nahi duzuenok eman izena aurrez, telefono zenbaki honetara deituta: 650 19 59 41 (Jexux). 

Bezperan, larunbat goizerako, Eñaut Etxamendirekin solasaldia antolatu dute Sutegin:

NAFARTARREN EKINTZA ASTEA

Urriak 14, larunbata

11:00 Eñaut Etxamendirekin solasaldia Sutegiko auditorioan.

“Eñaut Etxamendi, nafarra, gizon handia, Usurbilen izango dugu. Kantaria (Etxamendi eta Larralde), hizkuntzalaria (euskararen jatorriari buruzko tesia egina du), artzaina… ekintzailea. Hamaika eskarmentu jasotako pertsona, eta abertzalea. Zeresan handia duen gizon honekin solasaldia izango dugu. Gai hauek guztiak jorratuko ditugu eta beste hainbat ere bai. Hau guztia borobiltzeko, berarekin Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea) izango dugu”.

Sarrera: doan.

Urriak 15, igandea

09:00 Atxorrotx gaztelura irteera, Usurbilgo Udaleko autobus geltokitik.

Zehaztasunak: "Behar adina jende izanez gero, autobusa antolatuko litzateke. Bazkaria norberak eramanda. Animatu, familiarekin, lagunekin,... edo bakarrik. Atxorrotz mendi tontorrak (Eskoriatza) gaztelu baten aztarnak gordetzen ditu, arrano kabi bat balitz bezala. Lekuaren garaierak irudi ikaragarriak eskaintzen dizkigu. Gaztelu nafarrak bertatik zaintzen du Gipuzkoara sartzeko bidea. Handik sartu ziren gaztelarrak". 

Izen ematea: 650 19 59 41 (Jexux).

Antolatzailea: Nafartarrak.