Zubieta, Enrike Abril Errebote Txapelketako finalerako sailkatua

Noaua Aldizkaria 2017ko urriaren 12a

Enrike Abril Errebote Txapelketako final handirako sailkatu dira zubietarrak, ostegun goiz honetan etxean jokatu duten finalaurrekoa irabazi ostean. Gaur Villabonako Behar Zana taldekoekin lehiatu dira, eta esandakoa, 13-3  irabazi diete zubietarrek.

Final handia, urriaren 22an jokatuko da, igandez, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Oiartzunen dute zita zubietarrek. Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoekin lehiatuko dira. 

Orain arteko emaitzak:

Lehen fasea

Luzean 13-2 Behar Zana

Txost 5-13 Zubieta

Zubieta 3-13 Luzcan

Behar Zana 1-13 Zubieta

Luzean 13-3 Txost 

Sailkapena

1-Luzean: 6.

2-Zubieta: 5.

3-Behar Zana: 4.

4-Txost: 3.

Azken fasea

Finalaurrekoa: Zubieta 13-3 Behar Zana

Finala: urriaren 22an (igandea) Oiartzunen. Aurkaria: Donibane Lohitzuneko Luzean taldea.