Giampaolo di Rosaren organo kontzertua igandean

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 13a, 08:57

Usurbilgo Udalak, Parrokiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatuta, Giampaolo di Rosa italiarraren organo kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, igande honetan, urriaren 15ean. Arratsaldeko 19:00etan Salbatore Elizan entzungai izango den emanaldirako sarrera doakoa izango da.  "Giampaolo di Rosa kontzertista, inprobisatzailea eta konpositorea da, unibertsitateko irakaskuntzako jarduera bikain batekin eta nazioartean inprobisazioaren klase magistralak eta kontzertuak eskaintzen ditu".