Usurbildik igarotako lasterketa solidarioa, bihar helduko da Urnietako Pausoka Egunera

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 13a, 11:24

Behar bereziak dituzten seme-alaben beharrak asetu eta haien bizi kalitatea hobetzea helburu du, seme-alabon gurasoak biltzen dituen Pausoka Elkarteak. Aste berezia ospatzen dabiltza, Pausokaren aldeko itzulia egiten ari baitira Gipuzkoan barrena. Urriaren 7an abiatu zen Hernanitik. Larunbatean (urriak 14) amaituko da, Urnietan ospatuko den Pausoka Egunean. Tartean, 235 kilometroko bidea osatzen ari dira Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin. Astelehen honetan Zubieta, Usurbil eta Aginaga zeharkatu zituzten.

Bidelagun izan zituzten Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta hezitzaileak. Haur Hezkuntzakoak ere begira zituzten udaletxe aurreko plazan. Giro ederrean joan zen lasterketa. Txalo artean harrera egin eta agurtu zituzten Oriorako bidea hartu aurretik.

Lasterketa solidarioa larunbatean helduko da helmugara; Urnietan ospatuko duten Pausoka Egunera hain zuzen:

Pausoka Eguna Urnietan

Urriak 14, larunbata

Lekua: Erratzu industrialdea, Iparlat-eko aparkalekua. Eguraldi txarrarekin Egape ikastolan.

11:00 Pausokaren aldeko Gipuzkoako Itzuliaren amaiera. Aurreskua, Jone Izagirrerekin eta Egape Dantza Taldearekin.

11:30 Tailerrak: kirol egokitua, aurpegien marrazketa, eskulanak, Dja, graffitiak, idazkera txinatarra…

14:00 Tailerren itxiera eta paellada.

16:30 Ikuskizunak: “El coro de los colores”, “Oliver Nestar Eureka Dance taldearekin”, “Go!azen”.

18:30 Porrotxen emanaldia. Pausoka Egunaren amaiera, heliozko puxikak askatuz.

Oharra: egunean osoan, globo aerostatikoa eta sarbide askeko jumping-a izango dituzte.

Antolatzailea: Pausoka Elkartea.

Informazio gehiago: pausokaelkartea.org

https://youtu.be/-RI1C3dUr7U