Eñaut Etxamendirekin solasaldia eta Aitzorrotz gaztelura irteera, Nafartarren azken hitzorduak

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 13a, 11:52

Nafartarren ekintza aste hau borobiltzeko bi hitzordu asteburuan. Eñaut Etxamendirekin solasaldia larunbatean eta igandean irteera Eskoriatzako Aitzorrotzeko gaztelura. Bertaratu nahi duzuenok eman izena aurrez, telefono zenbaki honetara deituta: 650 19 59 41 (Jexux). 

NAFARTARREN EKINTZA ASTEA

Urriak 14, larunbata

11:00 Eñaut Etxamendirekin solasaldia Sutegiko auditorioan.

“Eñaut Etxamendi, nafarra, gizon handia, Usurbilen izango dugu. Kantaria (Etxamendi eta Larralde), hizkuntzalaria (euskararen jatorriari buruzko tesia egina du), artzaina… ekintzailea. Hamaika eskarmentu jasotako pertsona, eta abertzalea. Zeresan handia duen gizon honekin solasaldia izango dugu. Gai hauek guztiak jorratuko ditugu eta beste hainbat ere bai. Hau guztia borobiltzeko, berarekin Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea) izango dugu”.

Sarrera: doan.

Urriak 15, igandea

09:00 Atxorrotx gaztelura irteera, Usurbilgo Udaleko autobus geltokitik.

Zehaztasunak: "Behar adina jende izanez gero, autobusa antolatuko litzateke. Bazkaria norberak eramanda. Animatu, familiarekin, lagunekin,... edo bakarrik. Atxorrotz mendi tontorrak (Eskoriatza) gaztelu baten aztarnak gordetzen ditu, arrano kabi bat balitz bezala. Lekuaren garaierak irudi ikaragarriak eskaintzen dizkigu. Gaztelu nafarrak bertatik zaintzen du Gipuzkoara sartzeko bidea. Handik sartu ziren gaztelarrak". 

Izen ematea: 650 19 59 41 (Jexux).

Antolatzailea: Nafartarrak.