Azaroaren 12an Elgeako zerrara Andatzakoekin

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 18a, 12:10

Andatza M.K.T.-k finkatuak ditu urte amaierari begirako hitzorduak. Mendizaleek azaroa dute urteko erreferentziazko hilabetea. Gogoan izan Mendi Astea antolatzen dutela azaroa amaieran. Aurten ere hala egingo dute. Baina aurrez, hileroko txangoei dagokienez, Elgeako zerra bisitatzeko gonbita luzatu digute. Azaroaren 12rako iragarri duten irteerarako izen ematea zabaldu dute jada. Segidan dituzue xehetasunak:

Elgeako zerrara txangoa

Eguna: azaroak 12, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik, autobusez.

Zehaztasunak: "Azaroaren 12an Arabako Elgeako zerra ezagutzeko Larreatik Araiaraino joango gara".

Izen ematea: azaroaren 8a baino lehen, 10 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:

-Plaza kopurua, mugatua.

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman beharko du.

-Edaria Andatza M.K.T.-k eramango du.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidean".

Mendizaleen datozen hitzorduak

-Azaroak 12: Elgeako zerra.

-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.

-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Antolatzailea: Andatza M.K.T.