Eñaut Etxamendik bere ibilbideari buruzko hitzaldia eskaini zuen urriaren 14an Usurbilen. Haurtzaroa, ikasketak, kantagintza, hizkuntzalaritza eta politika hartu zituen hizpide. Nafartarrak taldeak antolatu zuen Ezterenzubiko idazle eta kantariaren solasaldia. Ainhoa Larrañagak gidatu zuen saioa.