Literatur solasaldia eta ipuin kontaketa saioa astebete barru Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 19a, 10:34

Olgaren hozkailua ageri da Ana Jakaren "Ez zen diruagatik" liburuan. Olga da kontakizun horretako protagonista eta narratzailea. "Bere intimitatea erekik odiutgu, eta bere gabeziak ikusiko ditugu inolako apaingarririk gabe", dio egireak. Ana Jaka Sutegi udal liburutegira dator fastebete barru, urriaren 25ean 19:00etan antolatu duten literatur solasaldira. Liburua bera komentatuko dute, Pako Aristik bideratuko duen saioan. Gogoan izan, liburu honen aleak aurrez eskura ditzakezue liburutegian.

Liburutegien Eguna

Bezperan, urriaren 24an, Liburutegien Eguna ospatuko dute. Pello Añorga ipuin kontalari eta idazleak, 6 urtetik gorakoei zuzenduriko saioa eskainiko du 18:00etan hasita. Honako hauek dira beraz, Sutegi udal liburutegian ospatuko diren hurrengo hitzorduak.

Ohiko ordutegian 

Sutegi udal liburutegia ohiko jardunean da guztiz. Jada larunbatetan ere zabalik dago 10:00-13:00 artean. Astetartean bezala. Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00/16:00-19:30 artean.