Ikusi genuen 2015eko urrian Usurbilgo Kilometroak jaialdian, zer nolako arrakasta duen 13-16 urte arteko gazteentzat antolaturiko Erronkak. Egun, Hego Euskal Herriko ikastolen jaialdi guztietan ospatzen da, ikastola ezberdinetako DBH-ko ikasle taldeak kirol proba bizi eta zirraragarrien bueltan jolasean jarri eta gazteak jaialdi egunotako parte aktibo bilakatzen dituen kirol ikuskizuna.
Erronka ospatu den urte guztiotan hutsik egin gabe parte hartu izan du Udarregi Ikastolako ikasle talderen batek. Baita aurtengoan ere; irailaren 24an Oñatin izan zen DBH3-ko talde bat. Erronkarako albiste honi atxikia duzuen bideoaren bidez aurkeztu zuen taldeak bere burua. "Azken 4 urtetan KILOMETROAK-en inguruan antolatzen den ERRONKA ekimenean, aurten ere gure ikasleek parte hartu dute gogoz eta jarrera bikaina erakutsiz", azpimarratu dute ikastolatik. "Kiroltasuna erakutsiz, ederki aritu ziren lanean. Garaile izan ez baziren ere, bikain aritu zirela adierazi nahi diegu eta datorren urteko txanda laster ate joka izango dugula. Aupa zuek!", nabarmendu dute Udarregitik, partaideei eskertza mezua helaraztearekin batera.
Txapeldunak izatetik oso gertu ibili ziren. Podiumean, hirugarren postuan amaitu zuen Udarregi Ikastolak 40 punturekin, irabazle amaitu zuen Orioko Herri Ikastolarengandik oso gertu, oriotarrek 43 puntu eskuratu baitzituzten. Gipuzkoako 21 ikastolek parte hartu zuten Erronkan.
Udarregi Ikastolako taldea
Parte hartzaileak:
Maider Perez Arruti
Leire Iturbe Da Silva
Nerea Portularrume Borda
Amaia Bengoetxea Azurmendi
Amaia Sasiain Garcia
Janire Zuriarrain Jorge
Maddi Altuna Aizpurua
Maren Lasa Etxeberria
Amaia Labaien Rodriguez
Itsaso Salsamendi Romero
Maddi Lorenzo Olasagasti
Aitana Davila Zaldua
Onditz Pagola Zuriarrain
Maddi Olaetxea Usabiaga
Iratxe Etxebarria Camino
Ainhoa Bailo Etxeberria
Ordezkoak:
Malen Perez Jimenez
Izaro Telleria Aperribai
Ikastolako kapitaina
Unai Lataillade
Informazio gehiago: https://www.erronka.eus
Irudiak: Erronka eta Udarregi Ikastola.