Hezkuntza emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Hitz Ahok

Noaua Aldizkaria 2017ko urriaren 19a

Hitz Aho guraso elkarteak hezkuntza emozionalaren inguruko tailerra antolatu du. Urriaren 25ean hasi eta martxoaren 21ean amaituko da. DBHko eraikinean eskainiko dute tailerra, arratsaldeko  17:00etik 19:00era. Plazak mugatuak dira eta izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da. Eskaerak idatziz egin behar dira hitzaho@udarregi.eus helbide elektronikoan.

 

Egutegia

Urria: 25

Azaroa: 15 eta 29

Abendua: 13

Urtarrila: 17 eta 31

Otsaila: 14 eta 28

Martxoa: 7 eta 21

 

Bestelakoak

Ordutegia: 17:00-19:00.

Ikastaroaren kuota: 60 euro.

Plazak mugatuak dira.

Ikastaroaren gidaria: Jon Berastegi.