Kirol agenda betea datorkigu asteburura begira. Enrike Abril Errebote Txapelketako final handirako sailkatuak daude zubietarrak, urriaren 12an etxean jokatu zuten finalaurrekoa irabazi ostean. Villabonako Behar Zana taldekoekin lehiatu, eta esandakoa, 13-3 irabazi zieten zubietarrek.
Final handia, igande honetan, urriaren 22an jokatuko da, igande goizeko 11:00etatik aurrera, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Oiartzunen dute zita zubietarrek. Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoekin lehiatuko dira.
Orain arteko emaitzak:
Lehen fasea
Luzean 13-2 Behar Zana
Txost 5-13 Zubieta
Zubieta 3-13 Luzcan
Behar Zana 1-13 Zubieta
Luzean 13-3 Txost
Sailkapena
1-Luzean: 6.
2-Zubieta: 5.
3-Behar Zana: 4.
4-Txost: 3.
Azken fasea
Finalaurrekoa: Zubieta 13-3 Behar Zana
Finala: urriaren 22an (igandea) 11:00etan Oiartzunen. Aurkaria: Donibane Lohitzuneko Luzean taldea.
PILOTA AGINAGAN
Eguna: urriak 20, ostirala.
Ordua: 19:30.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketak:
Eskuz Binaka Jubenilak
2.maila
Pagazpe/Aretxabaleta
Gomazko Paleta Mutil Nagusiak
1.maila
Pagazpe/Loiolatarra 2
Gomazko Paleta Mutil Nagusiak
2.maila
Pagazpe/ Danok Bat
FUTBOLA HARANEN
Urriak 21, larunbata
09:30 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Zarautz K.E. “A”
11:30 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Hernani C.D.
11:30 Alebin mutilak: Udarregi 5-Urnieta 5
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Urriak 21, larunbata
10:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5B-Udarregi 5C
11:15 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi B-Saieko
12:30 Infantil neskak, Gipuzkoa: Udarregi A-Bergara
15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Pulpo EK
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Pulpo EK
19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Usurbil K.E.-Gure Auzune
Urriak 22, igandea
11:30 Infantil mutilak, Gipuzkoa: Usurbil K.E.-Saieko