Usurbildik Hernanira doan autobus zerbitzua ez da igaroko ondoko irudian duzuen Zubietako geltokitik, ezta Santueneatik ere. Ospitalera doan autobus zerbitzua ere desagertu egingo da. Hau guztia hala izango da, baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio zerbitzuen inguruan landutako aurreproiektuan aurreikusiak dituen murrizketak aplikatzen badira behintzat. Autobus zerbitzu hauei eta gehiagori ere eragingo diote murrizketok.
Usurbil, Hernani eta Andoaingo Udaleko murrizketok bertan behera utzi eta gai honi konponbide adostu bat ematea eskatua dute. Herritarrak ixtear den alegazio epe honetan, erreklamazioak aurkeztera deitzen dituzte. Urriaren 23ra arteko epea dago horretarako.
Albiste honetan beherago duzue baita alegazio orria. Inprimatu edo eskuratu, datu pertsonalekin bete eta udal erregistroan aurkeztu. Bestela, udaletxean bertan eskura ditzakezue. Bertan bete eta aurkeztu.