Ostiral honetan helduko da Euskal Herriko zinemetara Altzoko "Handia"ri buruzko filma; "Aundiya" izenez ezagutu genuen proiektua "Handia" izenburupean estreinatu zuten azkenean, joan den iraileko Donostiako 65. Zinemaldian.
Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen ikus-entzunezkoa NOAUA! Kultur Elkarteak azaroko lehen hamabostaldirako antolatu duen Kulturaldian ikusi ahal izango duzue. Zehazkiago esanda, azaroaren 5ean (igandea) iluntzeko 19:30etan Sutegiko auditorioan. Sarrerak aurrez izango dituzue eskuragarri.
Datozen egunotan emango dizkizuegu hitzordu honen eta eskaintza aldetik benetan oparo datorren NOAUA!ren Kulturaldiko gainerako ekitaldien berri.
"Haundia"
Zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi.
Gidoia: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Andoni de Carlos.
Musika: Pascal Gaigne.
Ekoizleak: Irusoin, Kowalski Films, Moriarti Produkzioak eta Aundiya Film A.I.E.
Iraupena: 114 minutu.
Aktore taldea: Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Aia Kruse, Iñigo Aranburu.
Sinopsia: "Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat".
Informazio gehiago: handiafilm.com