Herrian ditugun sorterri ezberdinak plazaratu ditu gaurkoan ospatu den Mundualdia Usurbilen jaialdiak. Erakunde mailako ekitaldia ez, herri ekitaldia dela zioen Xabier Arregi alkateak jaialdia abiatu duen agurrean. Usurbilgo herriaren nortasuna euskalduna dela jakinik, gure artera etorritako guztientzat ateak zabalik dituen herria dugu Usurbil alkatearen esanetan.
Gaurko jaialdia iraunkortu eta egonkortu eta elkarlana indartzea, horiexek aurrera begira Arregik zehaztu dituen erronkak. Antolatzaileen hitzekin eta Orbeldi Dantza Taldekoen erakustaldiarekin hasi dute Mundualdia.
Mundualdiko hurrengo hitzorduak
Urriak 16-25
“Emakumeak Afganistan” Sutegiko erakusketa gelan. Egileak: Gervasio Sanchez eta Mónic Bernabé. Euskal Fondoa.
Ordutegia: Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30. Larunbatean: 11:30-13:00.
Azaroak 2, osteguna
18:00 Hitzaldia Potxoenean: “Islamofobia gure gizartean”. Hizlaria: Tarana Karim, SOS Arrazakeria.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta hainbat herritar.
https://youtu.be/4ryvNghNfJY