Herrialde desberdinetako zaporea dastagai gaurko Mundualdian

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 22a, 18:59

Mauritania, Italia, Ghana, Nigeria, Euskal Herria, Sahara, Honduras, Nicaragua, Pakistan, Kuba... Herri guztiotara doan bidaiatzeko aukera izan da gaurko Mundualdian. Herri guztiotako zaporea dastagai izan dugu. Usurbilgo sorterri ezberdinetako herritarrek mimo handiz prestatu dituzte haien jaki tipikoak. 

Gastronomiak kultura ezberdinen artean zubiak eraiki, herritarren arteko ezagutzan sakondu eta hartuemanak estutzea sustatzen duen adibide argia izan dugu gaurko Mundualdiko jakien dastaketa: