Eguraldiak laguntzen bazuen atzo jokatzekoa zuten zubietarrek Enrique Abril Errebote Txapelketako finala Oiartzunen, Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoen aurka. Euria tarteko ordea, bertan behera utzi behar izan zuten hitzordua. Finala aurrerago jokatuko dute honenbestez. Zehazteke dute eguna.
Azken urteotan hirugarrenez heldu dira bi taldeok errebote txapelketako azken partida haundira. 2013 eta 2015ean Luzean taldekoak nagusitu ziren. Lehenago ordea, 1989an zubietarrek irabazi zieten Luzean taldekoei. Lau aldiz amaitu dute txapeldunorde lehiaketa honetan. Ia aurtengoan zer gertatzen den.
Orain arteko emaitzak:
Lehen fasea
Luzean 13-2 Behar Zana
Txost 5-13 Zubieta
Zubieta 3-13 Luzcan
Behar Zana 1-13 Zubieta
Luzean 13-3 Txost
Sailkapena
1-Luzean: 6.
2-Zubieta: 5.
3-Behar Zana: 4.
4-Txost: 3.
Azken fasea
Finalaurrekoa: Zubieta 13-3 Behar Zana
Finala: data zehazteke. Aurkaria: Donibane Lohitzuneko Luzean taldea.