Iaz bezala, Etumeta AEK euskaltegiak Usurbilgo Udalaren laguntzaz gurasoei zuzenduriko euskara ikastaroa antolatu du. Klaseak Udarregi Ikastolan eskainiko dituzte AEK-ko irakasleek astero bi egunez eta bi orduz, 14:30-16:30 artean, azaroaren 6tik maiatzera. Guztira 100 orduko ikastaroa izango da. Prezioa: 100 euro.
Plaza kopurua mugatua izango da, baina gutxienik 6 lagunek parte hartu beharko dute. 2-12 urte arteko haurren gurasoek izango dute lehentasuna, taldekatzeko orduan. Mailaketa froga, urriaren 31n egingo da Udarregi Ikastolan. Eta gogoan izan, klaseen asistentzia gutxienez %80koa izanez gero, matrikularen kostuaren %100a ordaintzeko udal diru-laguntza jasotzeko aukera izango da ikasturte amaieran. Izen emateko ostiral honetara arteko, urriaren 27ra arteko epea duzue:
607 609 379
usurbil@aek.eus
Hezkuntza emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Hitz Ahok
Hitz Aho guraso elkarteak hezkuntza emozionalaren inguruko tailerra antolatu du. Urriaren 25ean hasi eta martxoaren 21ean amaituko da. DBHko eraikinean eskainiko dute tailerra, arratsaldeko 17:00etik 19:00era. Plazak mugatuak dira eta izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da. Eskaerak idatziz egin behar dira hitzaho@udarregi.eus helbide elektronikoan.
Egutegia
Urria: 25.
Azaroa: 15 eta 29.
Abendua: 13.
Urtarrila: 17 eta 31.
Otsaila: 14 eta 28.
Martxoa: 7 eta 21.
Bestelakoak
Ordutegia: 17:00-19:00.
Ikastaroaren kuota: 60 euro.
Plazak mugatuak dira.
Ikastaroaren gidaria: Jon Berastegi.
Kzgunea, datozen ikastaroak
-Urriak 30, 31, 09:00-11:00: "Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu".
-Azaroak 2-10, 16:00-18:00: "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Azaroak 13-14, 16:00-18:00: "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez".
-Azaroak 15-28, 16:00-18:00: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Azaroak 27-30, 18:00-20:00: "LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu".
Informazio gehiago: 943 023 684/tutor.usurbil@kzgunea.net