Munduko dantza eta gastronomiak zubi lan ederra egin zuten beste behin joan den urriaren 22ko Mundualdia jaialdian. Udalak herritar talde batekin elkarlanean antolaturiko ekimenak, sorterri ezberdinetako herritar eta kulturak plazaratu zituen. Gastronomia eta dantzen aitzakian, hartuemanetan jarri guztiak eta elkar ezagutzan sakontzeko aukera bikain askoa izan zen. Horretan segi asmo dute antolatzaileek 2018an jaialdi honen edizio berri bat antolatuz eta urtean zehar ere ahal balitz, ekimen gehiago landuz.
Momentuz halere, gogorarazi, aurtengo Mundualdia ez dela guztiz amaitu.
Mundualdiko hurrengo hitzorduak
Urriak 16-25
“Emakumeak Afganistan” Sutegiko erakusketa gelan. Egileak: Gervasio Sanchez eta Mónic Bernabé. Euskal Fondoa.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30. Larunbatean: 11:30-13:00.
Azaroak 2, osteguna
18:00 Hitzaldia Potxoenean: “Islamofobia gure gizartean”. Hizlaria: Tarana Karim, SOS Arrazakeria.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta hainbat herritar.
Urriaren 22ko Mundualdia iruditan:
https://youtu.be/_Aoy31wI2bE
https://youtu.be/aQVjpLxUcyQ
https://youtu.be/4ryvNghNfJY