Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, azaroaren 1era atzeratua

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 24a, 13:51

Eguraldiak laguntzen bazuen atzo jokatzekoa zuten zubietarrek Enrique Abril Errebote Txapelketako finala Oiartzunen, Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoen aurka. Euria tarteko ordea, bertan behera utzi behar izan zuten hitzordua. Finala aurrerago jokatu zutela berri eman genizuen atzo, zehazteke zutela eguna. Astearte honetan hedabide honi jakinarazi diotenez, azaroaren 1ean jokatuko da final handia goizeko 11:00etan Oiartzungo plazan. Beti ere, euririk ez bada.

Azken urteotan hirugarrenez heldu dira bi taldeok errebote txapelketako azken partida haundira. 2013 eta 2015ean Luzean taldekoak nagusitu ziren. Lehenago ordea, 1989an zubietarrek irabazi zieten Luzean taldekoei. Zubietak lau aldiz amaitu du txapeldunorde lehiaketa honetan. Ia aurtengoan zer gertatzen den.

Orain arteko emaitzak:

Lehen fasea

Luzean 13-2 Behar Zana

Txost 5-13 Zubieta

Zubieta 3-13 Luzcan

Behar Zana 1-13 Zubieta

Luzean 13-3 Txost 

Sailkapena

1-Luzean: 6.

2-Zubieta: 5.

3-Behar Zana: 4.

4-Txost: 3.

Azken fasea

Finalaurrekoa: Zubieta 13-3 Behar Zana

Finala: data zehazteke. Aurkaria: Donibane Lohitzuneko Luzean taldea.