Afganistango emakumeen errealitatea erretratatzen ari den erakusketa bisitatzeko azken aukera izango duzue asteazken honetan, urriaren 16an Sutegin. Urriaren 22an ospaturiko Mundualdia jaialdiari harira antolatu du argazki erakusketa hau Usurbilgo Udalak eta herritar talde batek.
Afganistanen Giza Eskubideen aldeko Elkartearen (ASDHA) proiektu bat da Emakumeak. Afganistan, eta Bartzelonako Udalak finantzatu du. Euskal Fondoak erakusketaren egokitzapen bat ekoitzi du, Euskal Herriko udalerri ezberdinetan egongo dena.
2009-2014 urte artean ateratako irudi bildumak, Afganistango emakumeek jasaten dituzten diskrimazio egoerak islatzen ditu. Gervasio Sánchez gatazka belikoetan espezializatutako argazkilaria, 2009ko Argazkigintzako Sari Nazionala irabazi zuena, eta Mónica Bernabé, kazetaria eta Afganistango gaietan aditua dira erakusketa honen arduradunak.
Bideoa: Tolosaldea Telebista.
Mundualdia Usurbilen
Urriak 16-25
“Emakumeak Afganistan” Sutegiko erakusketa gelan. Egileak: Gervasio Sanchez eta Mónic Bernabé. Euskal Fondoa.
Ordutegia: Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30-19:30. Larunbatean: 11:30-13:00.
Azaroak 2, osteguna
18:00 Hitzaldia Potxoenean: “Islamofobia gure gizartean”. Hizlaria: Tarana Karim, SOS Arrazakeria.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta hainbat herritar.