Usurbildarren zorion agurra, urtebetetze egun hau sorterritik 600 kilometrora ospatuko duen Patxi Urangari

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 25a, 12:00

“Aurten oraindik urtebetetzeko tarta bion artean partekatzerik izango duzuela espero dugu. Baina hurrengoan Xuak hortzak izango ditu eta orduan handiagoa beharko duzue. Zorionak Patxi!”. Mezu honekin eta iraila amaieran ateratako argazkiarekin zoriondu zuten, sorterritik 600 kilometrotara, Olatz Lasagabaster eta Xua haurtxoarekin batera Valentziako Picassent espetxean segitzen duen Patxi Uranga. Urtebetetze eguna baitu asteazken honetan. 

Etzi, urriaren 27an, Olatz, Patxi, Xua, eta gainerako euskal preso, iheslari edota haien senideen alde mobilizatzeko eguna izango da. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, hileroko elkarretaratzea iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan.