Anerreka Ingurumen Elkarte berriaren aurkezpena ostiralean

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 25a, 12:35

Usurbilgo herritar talde batek Anerreka Ingurumen Elkartea sortu du. "Elkarte honen xedea herriko lurra, aire eta uraren kalitatearen alde lan egitea da, eta ondorioz, guztion osasunaren alde. Talde irekia da eta momentu honetan helburu horri lotuta dauden egitasmoa eta plangintza osatzen ari gara".

Taldearen helburuak ezagutarazi eta martxan jarri asmoz, bilera ireki bat antolatu dute. "Gure helburuarekin bat bazatoz eta lantzeko prest bazaude, edo soilik informazioa jaso nahi baduzu, datorren urriaren 27a ostirala, arratsaldeko 19:ooetan Potxoenean egingo dugun bilera irekira gonbidatu nahi zaitugu".