2017ko Tokikom Sarien banaketa Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 26a, 10:05

Toki komunikabideek ekoitzitako edukia gizarteratu eta goraipatzeko euskarazko 60 toki komunikabideek (tartean NOAUA!k) osatzen duten sareak, TOKIKOMek antolaturiko sariketaren bigarren edizioa Usurbilen ospatuko da ostiral honetan, urriaren 27an. Goizez, 09:00-13:00 artean, Sutegin.

Portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena eta euskarazko publizitaterik onena nabarmenduko dira ekitaldian zehar. Baina gehiagorako ere emango du hitzorduak. "Aukera aprobetxatuko dugu euskarazko tokiko komunikazioaren etorkizunaz eztabaidatu eta hausnarketa egiteko. Horretarako puntako gonbidatuen ekarpenak izango ditugu", iragarri dute TOKIKOMetik.

Publizitatearen inguruko mahai ingurua egingo da. "Bartzelonako Only Mendia Web marketing eta laguntza eman digu azken urteotan TOKIKOMen marketin orientazioa berbideratzen. Marketin digitala ikaragarri eta oso azkar aldatzen ari da eta, nahiz eta rain arte ahalegin ikaragarriak egin, zain ditugun erronkak ere ez dira makalak. Xavierrek pistak emango digu betiko modulukako publizitatea ordezkatu edo osatzera datozen marketin eta publizitate tendentzia berrien inguruan".

Honez gain, Flandriako hedabide baten esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izango da. "Het Belang Van Limburg Tokio egunkariko lagunek oso pista baliotsuak eman zizkiguten 2012an tokiko prentsa hiperlokalaz. Bost urte geroago, eta internetek -eta batez ere smartphoneen hedapenak- ekarri dituen aldaketak ikusita, berriz ere gonbidatu ditugu lagun flandriarrak, egunkari hiperlokalaren planteamendua sakelakoen arora egokitzeko zer bide hartu duten jakiteko".

Urriak 27, ostirala

09:00-09:15 Harrera.

09:15-09:30 Ongi etorria.

09:30-10:15 Xavi Jimenez Sama: "Publizitatea, moduluez haratago".

10:15-10:45 TOKIKOM Kazetaritza eta Publizitate Sariak. Banaketa ekitaldia.

10:45-11:15 Atsedenaldia-kafea.

11:15-12:30 Filip Vranckx: Het Belang van Limburg, hiperlokala, digitalean.

12:30-13:00 Itxiera. Eskerrak.

https://youtu.be/Np5g4g57wQ0

NOAUA!, iazko sarituetako bat

Dagoeneko 2. TOKIKOM Sarietarako hautatuak nortzuk izango diren erabakitzeko lan betean da epaimahaia. TOKIKOMek irailaren 22ra arte finkatu zuen epearen baitan aurkezturiko eduki onenak sarituko dituzte. Gogoan izan, iaz ospatu zen lehen edizioan, sarituetako bat NOAUA! izan zela. Eduki onenaren saria jaso zuen hedabide honek, 2016ko maiatzeko Sagardo Egunaren bueltan, Udarregi bertsolariaren omenez frontoi atzean dagoen eskulturaren 50. urtemugaren harira argitaraturiko gehigarri bereziagatik.

Remigio Mendiburuk Udarregi bertsolariaren omenez ipini zuen eskulturak 50 urte bete zituen hain zuzen, iazko Sagardo Egunean, 2016ko maiatzaren 22an. Oroimen ekitaldi berezia ospatu genuen egun hartan. Urtemugaren harira, NOAUA! aldizkarian gehigarri berezia plazaratu genuen: eskultoreaz, bertsolariaz, inaugurazioaz, garaiaz... Esteka honetan duzue irakurgai: Udarregiren omenez, 1966-2016.

2. TOKIKOM SARIAK HAUTATZEKO EPAIMAHAIA

Kazetaritza sariak (portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena)

Sarituak hautatuko dituen epaimahaia:

Edorta Arana (EHUko irakaslea, ikus-entzunezkoetan aditua)

Maria González Gorosarri (EHUko irakaslea, kalitatezko kazetaritzan aditua)

Amaia Pavón (Mondragon Unibertsitateko irakaslea, ikus-entzunezkoetan aditua

Publizitate saria (euskarazko publizitaterik onena)

Kike Amonarriz (Soziolinguista eta komunikatzailea)

Estitxu Garai (EHUko irakaslea, publizitatean aditua)

Zuriñe Elordi (Emakundeko Idazkari Nagusia, Begira Batzordearen Presidentea)

TOKIKOM SARIEN BANAKETA

Eguna: urriak 27, ostirala.

Ordutegia: 09:00-13:30.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea da. Sari banaketaz gain, publizitateari buruzko mahainguru bat egingo da eta Flandriako hedabide baten esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izango da".

Antolatzaileak: Tokikom eta NOAUA! K.E.