Erraustegiaren aurkako aldarria, eskualdeko errepideetan barrena zabaldu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 26a, 20:02

Arratsaldeko 18:00ak pasatxoan irten da Belartzatik, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, 2. Barraskilo Operazioa. Hondakinak erraustu ordez, alternatiba egingarria, osasuntsuagoa eta merkeagoa badela aldarrikatu duen autokarabana ekimena. Hamarnaka ibilgailuk bat egin dute abiapuntuan. Gero, Lasarte-Oria, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatzekoak ziren. 

Lanak eteteko eskaera

"Erraustegiaren obren berehalako lan uztea eskatzen dugu eta borondate politikoa eskatzen diogu hondakinen gaiari irtenbide merkeago eta justuago bat emateko. Norabide horretan ausardiaz jokatzeko deia luzatzen diegu bultzatzailei eta interes pribatu eta partikularrak alde batera utzi eta gipuzkoarrontzat komenigarriagoak diren neurriak hartzera gonbidatzen ditugu", adierazi du ohar bidez Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. 

Alternatiba badagoela gogoraratzen dute beste behin. "Herri askotan aurrera eramaten ari da eta bataz beste %70eko gaikako bilketa lortzen da, udalerri batzuetan %90era ere iritsiz. Dinamika horretan azken udalerri batzuk batu dira, Urretxu (EAJ-PNV) eta Zumarraga (PSOE) kasu. Bi herri hauetan alderdi guztien adostasunarekin gaikako bilketako %45 estandar batetik %70era pasatu dira hondakin bilketan aldaketak eginaz eta eraginkortasunera joaz txipdun edukiontzi grisa, astean bi irekierarekin, aldaketa egina. Ikusten denez aldaketa txiki batzuek berehalako emaitzak ekarri dituzte eta gainera denetan interesgarriena hiru alderdi nagusien artean (PSOE, EAJ-PNV eta EH BILDU) adostasuna lortu dutela izan da. Hortaz  alternatiba martxan da Gipuzkoako zati batean,", dio Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. 

Ausardia eskatzen diote aipatu herri mugimendutik. "Mugimendutik eskatzen diegu ausardia politikoz jokatu eta neurri eraginkor horiek Gipuzkoa osora zabaltzea, batez ere biztanle askoko guneetara. Neurri eraginkor horiek probintzia guztian zabalduta erreus tonak asko murriztuko lirateke eta erraustegi garesti eta toxikoa ezereztatuko lukete, bide merkeago eta osasuntsuagoak ahalbidetuz", gaineratu dute.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA