Kataluniako Errepublikari ongi etorria emateko topa egitea 19:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2017ko urriaren 27a

Egun historikoa gaur. Ostiral bazkaloste honetan, independentzia aldarrikatu du Kataluniako Parlamentak. Kataluniako Errepublikari ongi etorria emateko lehen suziri hotsak entzun dira berehala. Arratsaldeko 19:00etarako topa egiteko deia luzatu diete herritarrei Usurbilgo Ernaik eta Sortuk herritarrei Mikel Laboa plazan. "Gaur demokraziak irabazi du, gaur posible dela erakutsi digute, gaur 19:00etan ongi etorria emango diogu Kataluniako errepublikari Mikel Laboa plazan! Bide bakarra independentzia delako! Zorionak Katalunia!", adierazi dute sare sozialen bidez zabaldutako mezuan. 

https://twitter.com/noaua/status/923916935884083201