Tokikom Sarien bigarren edizioko sari banaketa egin da gaur Usurbilen. Euskarazko komunikazioaren arloko 70 lagun inguru batu dira Sutegin, hainbat erakundetako ordezkarirekin batera.
Jone Guenetxea TOKIKOMeko presidenteak eman dio hasiera gaurko jardunaldiari. Segidan, Xabier Arregi Usurbilgo alkateak hartu du hitza Beterri-Buruntza udaletxeen izenean. Xabier Arregik bezalaxe, Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendariak eta Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak herri komunikabideen lana nabarmendu dute. Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zuzendari nagusia ere Sutegin izan da. Instituzioetako ordezkariak izan dira, hain zuzen, sariak banatu dituztenak.
Lan sarituak
Iragarkirik onena
Erronkariko Gazta (Labrit multimedia, Nafarroa).
Azalik onena
Hiruka Astekaria (Uribe-Kosta, Bizkaia), Itsasadarrean, bizirauten.
Edukirik onena
Anboto Astekaria (Durangaldea), Martxoak 31.
Ikus-entzunezkorik onena
Baleike.eus (Zumaia, Gipuzkoa), “Tapa-Pala II”.
Aipamen berezia
Hiruka (Uribe-Kosta, Bizkaia), Udako ale berezia.
Aipamen berezia
Puntua (Debagoiena, Gipuzkoa). Genero berdintasunarekiko konpromisoa.
Bi solasaldi
Sari banaketaz gain, bi solasaldi egin dira Sutegin. Xavier Jimenez Only Media Webeko arduradunak publizitate eta marketing digitalaren inguruan ematen ari diren tendentzien inguruan hitz egin du.
Flandriako Het Belang Van Limburg orainkariaren koordinatzaile Filip Vranckx izan da jardunaldian parte hartu duen bigarren hizlaria. 2009. urtean hasi zen lanean bertan eta, ordutik hona, hedabideak mundu digitalerako egin duen transformazioaren eragileetako bat izan da.
Argazkiak: Ion Markel Saez de Urabain, Ibai Arrieta.