Ostegunean istripua izan zuen kamioi bat erreskatatzeko lanen ondorioz, gaur gauean moztuta geratuko da N-634 errepidea, zehazki, Orioko biribilgune paretik Txikierdiraino. Errepidea 0:00ak eta 2:00ak bitartean moztuko da, zirkulazioaren bi noranzkoetan, atzo errepidetik atera ondoren maldan behera erori zen kamioi bat erreskatatzeko. Istripuan zauritu egin zen kamioi-gidaria.