Buruntzaldeko Euskararen Ginkanarako lehiakide talde gehienak Usurbilen osatu dira

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 30a, 08:36

Estreinakoz, Buruntzaldeko Udaletako euskara batzordeek eta Kutxa Ekoguneak, euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin, euskararekin eta euskaraz gozatzeko 12-16 urte arteko gazteentzat antolaturiko lehiaketan parte hartzeko eginiko deialdiak arrakasta itzela izan du Usurbilen. Biztanle gutxien dituen eskualdeko udalerrien artean egonik ere, talde gehien osatu dituen herria dugu Usurbil. Zenbakiek argi diote. 31 lehiakide talde osatu dira Buruntzaldean; 6 Andoainen, 2 Astigarragan, 5 Hernanin, 6 Lasarte-Orian, 3 Urnietan, eta adi, 9 Usurbilen! Amaka-k, Browstons, JAJAxD, Browston, Santxeski, Negu, Chochin, Egurre eta Txaparroak izenekoak hain zuzen. Sarean, euskararenginkana.eus atarian dituzue taldeok jada egin dituzten aurkezpen bideoak.

“Mundu mailako begiradatik, Buruntzaldea eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto”, ekimen honetan. Bi fasetan jokatuko dute txapelketa:

-1.fasea: Internet bidezko frogak gainditu beharko dituzte astero urriaren 23tik azaroaren 19ra.

-2.fasea: lehen fasean puntuazio hoberena eskuratu duten 4 talderen arteko finala abenduaren 1ean Oronan. Irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du. Bigarren talde sailkatuak, 500 euro.

Informazio gehiago: euskararenginkana.eus

9 TALDE USURBILDIK

https://youtu.be/CYq0CaEzibI

Amaka-k

"KAIXO! Gu Aimar, Uxue, Endika eta Aroa gara, usurbildik gatoz eta 15 urte ditugu. Espero dugu ginkana irabaztea, uste dugulako euskaraz hitz egitea garrantzitsua dela eta sustatu egin behar dela. Ginkana irabzten badugu aurtengo ikasbidairako erabiliko dugu dirua beraz, aukera ezin hobea da guretzako".

Browstons

"Usurbilgo Gaztelekua".

JAJAxD

"Usurbilgo 14-15 urteko gazteak gara, eta ginkana hau oso ideia polita iruditu zaigu. Izan ere, bertan euskara sustatzen da, gure hizkuntza eta aukera hau aprobetsatu nahi dugu laguntzeko eta ondo pasatzeko. Irabaziko bagenu, dirua gure adinekoentzat izango lizateke, urte amaierako ikasbidaierako. JAJAxD taldea gara eta IRABAZTERA GATOZ!"

Browston

"Kaixo, ikasle talde bat gara eta ginkana hontan parte hartu nahiko genuke".

https://youtu.be/br0kQo6UQp8

Santxeski

https://youtu.be/DyVAKm7HdxI

Negu

"Udarregi Ikastolatik gatoz, Usurbildik, euskaldun petoak gara, euskara beti bihotzean, eta saria irabazteko prest!".

https://youtu.be/Pemkshud89Q

Chochin

Udarregi ikastolatik gatoz eta irabaztera goaz!!!

Egurre

"Gure helburua irabaztea da".

Txaparroak

"Gu Udarregi ikastolako lau ikasle gara: Malen, Joseba, Malen eta Elorri. Talde euskalduna gara eta irabaztera gatoz!".