Badator ordu aldaketa, igande goizaldeko 03:00etan 02:00ak izango dira

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 08:00

Erlojuetako orratzak eskuz mugitzeko garaia heldu da. Neguko ordutegira egokitzeko ordubete atzeratu beharko ditugu erlojuak larunbatetik iganderako goizaldean. Adi beraz; urriaren 29an, 03:00etan 02:00etan izango dira. Igandetik aurrera aldaketa nabarituko dugu. Lehenago ilundu eta argi naturaleko ordu gutxiago izango ditugu.

Urtero urriko azken asteburuan atzeratu ohi dira erlojuak ordubetez. Apirileko azken asteburuan aldiz, ordubete aurreratu behar izaten ditugu erlojuak, uda parteko ordutegira egokitzeko. Energia aurreztearen arrazoia aipatu izan da sarri, ordutegi aldaketok azaltzeko. Baina azken urteotan, ordu aldaketon aurka daudenen ahotsa nagusitzen doa.

ORDU ALDAKETA

Eguna: urriak 29, igandea.

Neguko ordutegira egokitzeko ordu aldaketa

Ordubete atzeratu beharko dira erlojuak: goizaldeko 3:00etan, 2:00ak izango dira.