Tokikom Sariak, zuzenean

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 06:07

TOKIKOMek antolaturiko sariketaren bigarren edizioa Usurbilen ospatuko da. Ostiral honetan, 09:00-13:00 artean, Sutegin. 

Portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onena eta euskarazko publizitaterik onena nabarmenduko dira ekitaldian zehar. Baina gehiagorako ere emango du hitzorduak. “Aukera aprobetxatuko dugu euskarazko tokiko komunikazioaren etorkizunaz eztabaidatu eta hausnarketa egiteko. Horretarako puntako gonbidatuen ekarpenak izango ditugu”, iragarri dute TOKIKOMetik.