Tokiko hedabideen lana ezagutarazi eta goraipatzeko eguna izan da gaurkoa, Sutegin ospatu diren Tokikom Sarien ekitaldian. "Lan asko egiten da toki komunikabideetan. Asko eta ondo gainera. Baina gehienetan, toki komunikabideen izaera lokal horregatik hain zuzen ere, lan bikain horiek tokian tokiko publikoak baino ez ditu ezagutzen.
Dinamika hori aldatu eta medio txikiek egiten dituzten lan ederrak publiko zabalari ezagutarazteko asmoz, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak sortu zituen 2016an, toki komunikabideetan azken urtean egindako lanik onenak aitortzeko asmoz. 2017an bigarren edizioa egin dugu beraz, kategoria berri batekin.
Kazetaritza lanak ez ezik, publizitatea euskaraz egiten duten iragarleen ahalegina ere azpimarratu nahi izan dugu. Horregatik, bigarren edizio honetan, Publizitate Saria ere sortu dugu, urtean egindako euskarazko iragarkirik onena saritzeko".
Honatx lan sarituen zerrenda:
2017ko TOKIKOM SARIAK
Azalik onena:
Hiruka Astekaria (Uribe-Kosta, Bizkaia): "Itsasadarrean, bizirauten"
https://youtu.be/7Aci1z4wD3A
Edukirik onena:
Anboto Astekaria (Durangaldea): "Martxoak 31".
https://youtu.be/JB4pEV11HAE
Ikus-entzunezkorik onena:
"Baleike.eus (Zumaia, Gipuzkoa): "Tapa-Pala II".
https://youtu.be/xLKLDhF7v6U
Iragarkirik onena:
Erronkariko Gazta
https://youtu.be/JJcFVN997jA
Aipamen berezia:
Hiruka (Uribe-Kosta, Bizkaia): "Udako ale berezia".
https://youtu.be/XbhNs5LZsFw
Aipamen berezia:
Puntua (Debagoiena, Gipuzkoa): "Genero berdintasunarekiko konpromisoa".
https://youtu.be/fhEG3-aLydk