Sagardoarekin topa eginez eman diote ongi etorria usurbildarrek Kataluniako errepublikari

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 27a, 22:03

Jai giroan, sagardoarekin topa eginez ongi etorria eman diote usurbildarrek Mikel Laboa plazan, gaur arratsaldean aldarrikatu duten Kataluniako errepublika independenteari. "Guk Kataluniako errepublikari ongi etorria eman nahi diogu, gure babes osoa eta hotzean berotasuna emango diegula esan. Ez dela egongo udaberri hoberik aurtengoa baino eta mandatua eta konpromezua ere badugula herri bezala duintasunaren eta demokraziaren alde hemen ere sendagaia jartzeko. 78ko erregimenaren pozoia behin betiko sustraietatik hartu eta kentzeko. Benetako ongizatea izan eta demokrazian bizitzeko bide bakarra herrien askatasuna delako. Bide bakarra, demokrazia, independentzia delako, ongi etorri Kataluniako errepublika!".

Txalo eta suziri artean eman diote ongi etorria. Sagardoarekin topa eginez eta "L´estaca" abestia ezaguna euskaraz kantatuz borobildu dute ekitaldia.

https://twitter.com/noaua/status/923916935884083201

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA