Ugartondon eraikitzea aurreikusten diren etxebizitzek, 2012ko abuztuaz geroztik Alkartasuna Kooperatibaren egoitza ohian kokaturiko Usurbilgo Gaztetxea eraistea ekarriko dute. Laster gerta daiteke hori. Hori dela, merezitako agur festa antolatu dute larunbat honetarako, urriak 28. "Larunbat hau, urriak 28, Usurbilgo Gaztetxearen azken gaua izango da. Honen harira eta Gaztetxeak merezi duen agurra izateko herriko taldeak elkartu eta kontzertuak joko dituzte iluntzean", iragarri dute. Kezka, Desegin, Juanantzoneko Okupak, Ripen Tributua, Rukula, Elektro Papo musika taldeek parte hartuko dute, gaueko 22:00etan hasiko den kontzertu gauean.
Floxbin Akerran
Floxbin taldea oholtza gainera bueltan dator datorren astean. Txokoaldeko Akerra Gaztetxean kontzertua eskainiko dute urriaren 31n, gaueko 22:00etan hasita. Gogoan izan, iaz "Ak!" diskoa aurkeztu zuela taldeak gune berean, Akerran.