Kulturaldiko bertso-kantu-jira bereziaren atariko entsegua gaur Kantu Taldekoentzat

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 30a, 13:06

Gogoan izan, udako oporralditik itzuli ostean, entseguen hitzordua aldatzea erabaki zuen Kantu Taldeak. Irailaz geroztik astelehen arratsaldetan biltzen dira, 18:00-19:00 artean Udarregi Ikastolaren Agerialde eraikineko musika gelan. Larunbatean irten ziren kantu-jiran. Urriko ohiko saioa izan zen. Astebeteko tartean bigarrenez ikusiko ditugu kantu zaleak azaroaren 5ean, igande honetan bertan. Bertso-kantu-jira bereziaren baitan. Oraingoan, Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariak bidelagun izango dituzte eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den saioan.

Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA! K.E.-k elkarlanean antolaturiko hitzordua izango da igande honetakoa.

KANTU TALDEAREN HITZORDUAK

Astelehenero 

18:00-19:00 Kantu Taldekoen entsegu saioak, Agerialdeko musika gelan. 

Azaroak 5, igandea

12:00 Kantu-Bertso-jira Mikel Laboa plazatik, 
 Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin.

Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gauden honetan, lehiatik haratago, lagun arteko bertso giro goxoaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5ean, Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik. Igandea izanik, eguerdi parteko poteo ordua girotuko digute bertsoz, usurbildar kantu zaleekin Kaxkoan barrena egingo duten kalejiran. Bota Punttuba, Kantu Taldea eta NOAUA!-k elkarlanean antolaturiko hitzordura gonbidatuak zaudete denok, bertsoak entzun eta abestera!

Azaroak 25, larunbata

19:00 Udako opor osteko lehen kantu-jira, Mikel Laboa plazatik.

Nori zuzendua: herritar orok parte har dezake. "Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera".

Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea.

https://youtu.be/0PzaYxrlhFU