"Handia" film estreinatu berria igande honetan, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan

Noaua Aldizkaria 2017ko urr. 30a, 13:11

Urriaren 20an jauzi egin zuen Euskal Herriko zinemetara Altzoko "Handia"ri buruzko filmak. Arrakasta itzela izaten ari da. Zinemetera heldu aurretik ordea, bere garaian "Aundiya" izenez ezagutu genuen proiektua joan den iraileko Donostiako 65. Zinemaldian estreinatu zuten.

Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen ikus-entzunezkoa NOAUA! Kultur Elkarteak azaroko lehen hamabostaldirako antolatu duen Kulturaldian ikusi ahal izango duzue. Zehazkiago esanda, azaroaren 5ean (igandea) iluntzeko 19:30etan Sutegiko auditorioan. Proiektu honetako kideak Sutegiko proiekzioan filmaren nondik norakoak aurkeztuko dizkigute. Sarrerak salgai dituzue jada. Mugi agortu baino lehen.

"Haundia"

Zuzendariak: Jon Garaño, Aitor Arregi.

Gidoia: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Andoni de Carlos.

Musika: Pascal Gaigne.

Ekoizleak: Irusoin, Kowalski Films, Moriarti Produkzioak eta Aundiya Film A.I.E.

Iraupena: 114 minutu.

Aktore taldea: Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Aia Kruse, Iñigo Aranburu.

Sinopsia: "Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat".

Sarrerak: 6 € (aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.

Informazio gehiago: handiafilm.com