Euskal Herriko kayak-surf selekzioa, munduko txapeldun bosgarrenez

Munduko txapelduna dugu Euskal Herriko selekzioa kayak-surfean. Ipar-Irlandan, Portrush hirian ospaturiko txapelketan taldeko lehian nagusitu da, bosgarrenez bere historian. Talde horretan parte hartu dute bi herritarrek; Xabi Olanok eta Irati Bordagarayk. Biek ere merezitako sari bana jaso dute. Xabi Olanok open HP (txalupa laburra) kategorian brontzezko domina eskuratu du eta Open IC (txalupa luzeak) kategorian aldiz zazpigarren postua erdietsi du. Bestalde, Irati Bordagarayk emakumeen HP mailan zilarrezko domina lortu du. Zorionak!

15 herrialdeetako 130 kayak-surflari

Bi urtean behin ospatzen den txapelketaren edizio honetan, Xabi Olanok NOAUA!ri berri eman dionez, “zonalde haizetsua eta hotza den arren, kalitatezko olatuak egon dira eta ikuskizuna eman dute haraino mundu osotik leihatzera joan diren partaideek. Denera 15 herrialde desberdineko 130 kayak-surflarik hartu dute parte”. Txapelketaren nondik norakoen xehetasunen berri eman digu baita. “Kayak-surfeko txapelketa bi urtean behin ospatzen da, eta norgehiagokak launakako txandetan egiten dira, errondaz erronda. Txandek 20 minutu irauten dute eta bakoitzetik bi hoberenak sailkatzen dira hurrengo errondara, bakoitzaren bi olatu hoberenak gehituz. Halaxe burutzen da maila eta kategoria desberdinetan, zeinak txalupa labur (HP, 2'7m-tik behera) eta txalupa luzetan (IC, 3 metrokoak) banatzen diren”.

Irudiak: Xabi Olano.