Artisauen egun handia

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 1a, 13:39

Jendetza batu da Artisautza Azokan. 30 bat postu ipini dituzte frontoi inguruan. Aitzaga Elkarteak antolatu duen azokan, bestelako eskaintzarik ere izan da. Taloak eta gaztainak dastatzeko aukera egon da. Udarregi Ikastolako ikasleek aldiz, tartak eta pastelak eraman dituzte azokara.

Horretaz gain, abenduaren 9an bakegileen taldeak Parisen egingo duen ekitaldia babesteko mahai bat ipini dute Aitzaga tabernaren ondoan.