Autobus gidariak: "Murrizketak uste baino larriagoak dira"

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 2a, 13:34

Buruntzaldeko autobus gidariek agerraldia egin dute gaur Hernanin. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi dituen murrizketak uste baino larriagoak direla salatu dute.

Irailaren 8an aurkeztu zen aurreproiektuaren bitartez, interes ekonomikoak gailenduko direla diote, zerbitzu publikoen kalterako. Garraio publikoaren erabilerak gora du, "2016an 130.864 desplazamendu gehiago egin ziren Buruntzaldean", prentsaurrekoan azaldu dutenez. Era berean, Gipuzkoa da autoaren erabilera altuena duen Lurralde Historikoa. Horegatik, "Diputazioak planteatzen dituen murrizketak onartezinak dira".

Murrizketak, herritarrentzat ez ezik, gidarientzat ere kaltegarri liratekeela adierazi dute. Aurreproiektua aplikatuko balitz, "litekeena da 30 langiletik hora lanpostu galtzea". Egoera honen aurrean, mobilizazioak iragarri dituzte. Azaroaren 15ean eguerdiko 11:00etan enkartelada egingo dute Donostiako Julio Caro Baroja plazan. Mugikortasun Sailak bertan du egoitza.