EHBilduk eta Podemosek garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurkako ekimen bateratua aurkeztuko dute Batzar Nagusietan

Noaua Aldizkaria 2017ko aza. 2a, 12:57

Azaroaren 8an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egitekoak diren osoko bilkuran, Foru Aldundiak garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurkako ekimen bateratua aurkeztuko dutela iragarri dute EHBilduk eta Ahal Dugu-Podemosek. Ebazpen proposamen hau gaur goizean eman dute ezagutzera bi eragileok hedabideen aurrean. Aldundiari aurreproiektu hau bertan behera utzi dezala eta udal ordezkari, sindikatu eta erabiltzaileekin mahai baten bueltan konponbide adostu bat bilatzea eskatzen diote.

Aldundiaren erabakiak hainbat herri eta sektoreetan ezinegona eta aurkakotasuna sortu dituela gogorarazi dute. Esaterako, Usurbil, Lasarte-Oria edota Andoaingo udalbatzek murrizketon aurkako mozioak onartu dituzte azken egunotan, EAJren aldeko bozkekin gainera, nabarmendu dutenez. Aipatzekoa da bestalde, 3.000 herritarrek baino gehiagok alegazioak aurkeztu dituztela garraio zerbitzu hainbat murriztea aurreikusten duen Aldundiaren aurreproiektuaren aurka. Haietatik ia 2.000 usurbildarrek. Hainbat udalek ere gauza bera egin dute (Usurbilgoak tartean), baita LAB, ELA eta UGT sindikatuek. 

Aldundiak eskuartean duen aurreproiektu hau onartuko balu, garraio zerbitzuetan izango duen eraginaz ohartarazi dute EHBilduk eta Ahal Dugu-Podemosek. 3,5 milioitik 2,7 milioira murriztuko da garraio zerbitzuok egingo dituzten kilometroak, %23ko murrizketa orokorraz ari gara. Kasu batzuetan ordea, ehuneko hori asko handituko da, besteak beste udalerri honetako autobus zerbitzuetan. Aginagako ospitalera doan zerbitzua kendu asmo du Aldundiak. Hernanira doana berriz, Santuenea eta Zubietatik desbideratu...